skip to main |
skip to sidebar
Zerbitzuei dagokienez beharrezko zerbitzu guztiak batzen dituen beste punturik ez dago Gipuzkoan eta horrela Billabonan zerbitzu guztiak kontzentratzeko aukera dago, Eibarkoa indartu ezkero 3 foko nagusi sortuz.Bertan garapen profesional eta pertsonalerako dinamika zentrua sortuz, gizarte integrazio eta lan integrazio aukera handituz.
Gaur egunean adimen urritasuna duten pertsonek lan egiten duten enpresa nagusien mapa, Billabona kokaleku egokia da lan formakuntza garatzeko, puntu nagusietatik urbil dago eta hiriburuarekin lotura egokia dauka.
Lan mundua eta aisialdia uztartzen dituen programa da honako hau, integrazio dinamikarako zentrua, bertan lan mundurako integraziorako aukerak emateaz gain norbanakoaren garapen pertsonalerako dinamika ere proposatzen da. Eraikina eta pertsonak herrian integratzea da programa honen helburua,bertan herriko jendeak ere zer egin eta zer esan izango duelako.Askotan ezagutzen ez duguna edo guretzat arrotza dena alde batera uzten dugu, berau ezagutzeko eta ulertzeko alegina egin gabe.