2009-11-12

TAILER IREKIA SACEM-en



Herria badabil bere kabuz SACEM berpizten.

2009-11-05

ERAIKINA BILUZTEN


Eraikina biluzten hasi aurretik, azterketa horren zergaitia aurkitu behar dugu? zertarako aztertu nahi dut? zer jakin nahi dut? nola begiratu nahi dut eraikina? nondik begiratu nahi dut? Azterketa egin aurretik azterketa horren zergaitiak aurkitzea biluzte honen lehen pausua da. Zer bururatu zitzaidan eraikina ikusi nuen lehen aldian? nola garatuko nuke? zer nahi dut erakinean/eraikinarekin.. Behin eraikinaren ideia dudanean , orduan aztertzeari ekingo diot, ideiaren beharren arabera


Eraikinean lortu nahi duguna dakigunean, bigarren pausua dator. Nola gauzatu ditzakegu nahi ditugun ideiak? zein oztopo aurkitzen dut? egin dezagun bada arazoen identifikazioa!! eraikina eraikuntza berrikoa ez denez normalean aurkitzen ez ditugun oztopoak aurkituko ditugu, ze egoeratan dago eraikin? zer mantendu daiteke? zer mantendu nahi dugu? Galdera hauek egitean esparru bakoitzean erantzun ezberdinak aurkitu ditut. Irisgarritasuna, nola konpondu, zer mantendu;Kanpo-barne eralzioa,hormak, natura...

Eraikinaren kasuan beste faktore batzuk kontuan izan behar baditugu ere gure proiektua gehien mugatzen duen faktoreetako bat egitura da, eraikin guztiak egitura ia bera mantentzen du oinean, nahiz eta sekzioetan bariante ezberdinak sortzen diren. Eraikinaren azalera hain handia izanik eta bertan kokatuko diren erabilerak ezberdinak izango direla kontuan hartuta eta habe tarte zabalagoak beharko dituen erabilerak egongo direla suposatuz, egituraren modifikazioa aurreikustea kontuan hartu beharrekoa da. Azterketa sakonago batekin modifikazio posiblea izango luketen guneak aztertuko ditut.


2009-11-04

PROIEKTUEN GARAPENA_DOSIERRA


Gure proiektuetako garapenaren labur bilketa egitea lan nekeza izan da, ez baitugu beti begi berdinekin begiratzen, egun batean interesgarria iruditu zitzaiguna hurrengoan hala nolakoa, edo alderantziz . Argi dago norberaren garapenaren antzera doala proiektuen garapena ere ,apurka apurka hazten eta ahal den heinean hobetzen.


Horregaitik, hau gure dosier pertsonalaren hasiera besterik ez dela eta, lasaiago lo egingo dut gaur.



Ez gara inoiz oheratuko gauza berririk jakin gabe